Cambiar a euskera Cambiar a castellano Cambiar a ingles Inscripción en el congreso TISA, Secretaría técnica: Edifico Albia II, 7º San Vicente, 8. 48001 BILBAO. TLF: 944235636 FAX:944247452
Logo de la O.N.C.E Logo Fundacion Eroski Logo de la diputación Logo de la BBK
Logo del Gobierno Vasco COLABORADORES
Logo de bilbao
Logo Emakunde Logo El Correo
Logo Orto Médica Cedima Cambiar a ingles

Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzaileko oraingo Presidentearen karguan ari izateak dakarren ohorearekin batera, Bilbon, maiatzaren 24tik 26ra egingo den Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen I Biltzarrean (''Herritar aktiboak eta bizi-kalitatea'') jorratuko diren gaien garrantzia azpimarratu nahi nuke.

Biltzar horrek, gutxitasuna dugun pertsonak gizarte-mugimenduekin batera, gure inguru europearrean garatzen gabiltzan lanaren garrantzia agerian jarriko du. Baita XXI. Mende honetan geure ahotsa entzunarazten jarraitzeko beharrizana eta globalizazio-mundu honetan, komunikazio-sare arin eta errezen bitartez egiten den lanak daukan garrantzia.ere.

Aukera-berdintasunari buruz berba egingo dugu,. gure giza-eskubideak eta hiritar-eskubideak aitortzeko bide bezala. Eta aukera-berdintasun hau nola lortu eztabaidatuko dugu.

Giza-moldaeraren eremu guztietan Irisgarritasun Unibertsalaren printzipioa ezartzearen garrantziaz hitz egingo dugu, oinarrizko bide estrategikoa baita.

Enplegu arruntera sartzeari buruz arituko gara, gizartearen normalizazio maila neurtzeko parametroa baita, mantengarritasuna eta giza- aurrerapenaren seinale. Lan-mundurako sarreraren garapenean aurki ditzakegun ahultasun, arrisku, indar eta aukerak aztertuko ditugu.

Gutxitasuna duten emakumeen egoera argitzen saiatuko gara, biltzar honetan agertuz, eta gure ikuspegia entzunaraziz. Bazterketa bikoitza, indarkeria eta eskura dauzkagun tresnei buruz eztabaidatuko dugu.

Dependentziarako ebaluazio eta atentzio-metodologiak aztertuko ditugu, gaur egun dauzkagun aukerak egiaztatuz eta autonomia pertsonal eta bizitza independientearen alorrean erronkak proposatuz.

Eta azkenengo hausnarketa gaurkotasun sozial eta akademiko handia duen gai bati buruz izango da: enbor-zelulei buruzko ikerketa-teknika berriak ospitaleetan erabiltzeri eta giza-genomaren ezagutzan izandako aurrerapenen aurrean etika eta zuzenbidearen jarrera eta herentziazko adierazpenaren kontrolari buruz mintzatuko gara.

Pertsona ospetsuak eta profesionalak egongo dira gurekin. Pertsona horiei guztiei beren ahalegina eta elkartasuna eskertu nahi dizkiegu. Baina Batzar honen arrakasta zuen esku dago: kide; erakunde publiko eta pribatuetako langile; elkargo profesional; irakasle; ikasle; bolondres; GKE-etako ( Gobernuz Kanpoko Erakundea) ordezkari; ordezkari politiko eta sindikal; administrazio lokal, autonomiko eta estatuko administrazioetako agintarien esku.

Beraz Batzarrera etortzera animatzen zaituet, zuen Batzarra ere bada-eta.

Agur bero bat


Sinatua: Karmele Itziar Ruiz
FEKOOR-eko Presidentea

FEKOOR. Blas de Otero, 63 bajo 48014 Bilbao(Bizkaia)/Tlf.:944053666 / Fax:944053669
E.mail: federacion@coordinadora.euskalnet.net / www.fekoor.com

Diseño: Logotipo de kernet,internet y nuevas tecnologías "Kernet, internet y nuevas tecnologías"