Bai Bilbaon bertan, bai aldirietan, gastronomia-aukera
zabalaz gozatu ahal izango duzu. Plater tradizionalak
eta etxekoak jateko aukera dago, baita platerik
exotikoenak edota sukaldaritza abangoardistena
dastatzekoa ere.
Hotel-eskaintza handia dago Bilbaon, gero eta handiagoa.
Hotel eta ostatu asko daude, gustu eta aurrekontu
guztientzako modukoak, ongi komunikatuta eta hiriaren
erdigunean bertan.
Ostatu-bilatzailea
Iparraldeko geltokiak, autobus-terminalak eta Loiuko
nazioarteko aireportuak urrunetik etorritako bisitarien
irispidea bermatzen dute; metroak, tranbiak eta
autobus-flota oparoak, berriz, hiri-garraioa.