Cambiar a euskera Cambiar a castellano Cambiar a ingles Inscripción en el congreso TISA, Secretaría técnica: Edifico Albia II, 7º San Vicente, 8. 48001 BILBAO. TLF: 944235636 FAX:944247452
Logo de la O.N.C.E Logo Fundacion Eroski Logo de la diputación Logo de la BBK
Logo del Gobierno Vasco COLABORADORES
Logo de bilbao
Logo Emakunde Logo El Correo
Logo Orto Médica Cedima Cambiar a ingles

Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailea (FEKOOR) irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, apolitikoa eta ez-konfesionala, eta helburu bat du: gutxitasun fisikoa duten pertsonek aukera-berdintasuna lor dezaten lan koordinatua egitea. Gaur egun, 17 elkarte biltzen ditu –6.000 bazkidetik gora–, eta hiru erakundetako kide da:

  • Gutxituen Ordezkarien Euskal Kontseiluan (EDEKA) dago.

  • Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen EAEko Konfederazio Koordinatzaileko (ELKARTEAN) kide da –konfederazio horrek 16.000 lagunetik gora biltzen ditu–.

  • Eta Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazio Koordinatzailean (COCEMFE) ere badago –konfederazio horrek 900 erakundetik gora biltzen ditu–.

Kongresu hau zeharkako hiru aldarrikapen-ardatzen inguruan antolatuta dago:

  • Aukera-berdintasuna, bazterketarik eza eta guztien irisgarritasuna. Gizarteari oro har zuzendutako mezua.

  • Gizarte Zerbitzuen eta Laguntzen Sare Osoa, osasuna, prestazio ekonomikoak eta laguntza teknikoak jasotzeko eskubidearen bermea, bizi-kalitatea lortzeko. Agintari publikoei zuzendutako mezua.

  • Bizitza autonomoa. Taldeari berari zuzendutako mezua.

FEKOORetik, guztiontzat eskubide osoko herritartasuna lortzeko eztabaida- eta proposamen-gune honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Zuen parte hartzea aldez aurretik eskertuz, agur bero bat:


Izpta. Juan Carlos Sola Guzmán
FEKOOReko zuzendaria

FEKOOR. Blas de Otero, 63 bajo 48014 Bilbao(Bizkaia)/Tlf.:944053666 / Fax:944053669
E.mail: federacion@coordinadora.euskalnet.net / www.fekoor.com

Diseño: Logotipo de kernet,internet y nuevas tecnologías "Kernet, internet y nuevas tecnologías"